Zinema Ikusezina KCD GGKE gobernuz kanpoko erakundeak antolatzen duen zine sozialari buruzko jaialdia da.
Jaialdiaren egoitza nagusia, Bilboko Azkuna Zentroa/Alhondegia da, baina Euskal Herriko beste herri batzuetara eta zenbait hezkuntza zentroetara ere zabaltzen da.
Hezkuntza zentru horien artean, Gernika BHI dago. |
![]()
Zinema, ezagutzarako tresna erangikorra dela pentsatzen dugu eta horregatik, GERNIKA BHIk, Zinema Ikusezina zine sozialaren jaialdian parte hartzen du.
Gure partaidetzaren helburua, komunikazio eta kulturaren bidez giza garapen jasangarria, kultura artekoa eta bidezkoa sustatzea da. Zinema Ikusezina film sozialen jaialdiaren bidez, munduan zehar dauden arazo sozialak ezagutu eta hauei buruzko hausnarketa egitea nahi dugu.
Batxilergoko 1. Mailako eta Heziketa Zikloetako 1. Mailetako ikasle guztiek partehartuko dute jaialdian, ez bakarrik bertan dauden pelikulak ikusiz eta lehiaketarako bozkatuz, baizik eta hauei buruzko hausnarketa bat eginez ere. |