GERNIKA BHIko ikasle  bat  URRUZUNO saridun.

 

Ikasleen literatura zaletasunak eta ikastetxetik urteetan bultzatutako literatura inguruko ekimenek barriro fruituak eman dituzte.Urruzunotarrak gehituz “ euskaraz idazteko zaletasuna gure gazteen artean sustatzeko sortu zen lehiaketa dugu. Irakaskuntza ertainetako Literatura-lehiaketa honetan, Euskal Autonomi Erkidegoko eta Nafarroako ikasleek parte hartzen dute bi kategoria desberdinetan (prosa/poesía), DBH 3-4 eta Batxillergoko 1-2 mailetan edo Erdi Mailako zikloa ikasten dabiltzanek. Eusko Jaurlaritzako Kultura, Hezkuntza eta Hizkuntza Politika Sailak antolatutako lehiaketa da.

 

Benat Albizbeaskoetxea

 

Aurtengo epaimahaikideak honako hauek izan dira: Leire Bilbao, Jasone Osoro, Gari Berasaluze, Peru Iparragirre, Goiatz Labandibar.

2018ko txandan, saritutako 20 literatura-lanen egileen artean, IKASLE BAT   dugu  GERNIKA BHI institutukoa dana B kategorian (DBH 4.maila) prosan, BEÑAT ALBIZBEASKOETXEA SÁNCHEZ. Zorionak BEÑAT.

Ilusioz beterik hartu du saria, eta zer esanik ez, institutuak berak ere bai, izan ere institutuarentzat oso pozgarria da gure ikasleek euren ibilbide akademikoaz gain dauzkaten  beste gaitasunetan  maila bikaina erakustea eta sariak lortzea.

Saria: irailaren 3tik 7ra literatura-egonaldia  Zugarramurdiko GRAXIANA aterpetxean. Bertan,  literatura-tailerrak eta beste ekintza batzuk izango dituzte beste saridun guztiekin batera.

Egonaldia bukatu ondoren, irailaren 7an, ostirala, sari-banaketa ekitaldia egingo dute Donostian. Lanen argitalpena ere kalean ikusiko dute.

Aurreko urteetan eduki ditugu halako sariak Gernika BHIn: euren artean Josu Goikoetxea, Mikel Santiago, Haizea Caminos, Elena Elgezabal, Amaia Quintana, Cristian Bedoya, Julene Mendiola, Irati Seijo, Zihara Jainaga, Iker Miret, Irene Ortiz, Ainhoa Vidal, Pablo Calleja, Ane Miren Arejita, Sara Abaunza, Lurdes Ondaro, Katalin Ibarzabal, Nerea Arejita, Ane Lezama, Ane Iturriarte eta (berriro ere) Lurdes Ondaro, Irati Ramos (2 sari), Maddalen Omaetxebarria, Iker Ondartza, Manez Ormaetxe, Naia Gerekiz, Naia Ellis, Lierni Gregorio. Aurton, beste IKASLE BAT gehitu behar dugu.

Irakaskuntza ertainetan entzute handikoa da Urruzuno-lehiaketa eta aspaldiko urteetan ikasle sasoian saridunak izan zirenak gaur egun euskalgintzan oso ezagunak dira (Harkaitz Cano, Josu Goikoetxea, Fredi Paia, Xabi Paia, Arkaitz Estiballes, Unai Iturriaga, Iñaki Aurrekoetxea,…).

                                                           2018-05-11

 

Urruzuno sariak prensan:

Lotura 1 HITZA

Lotura 2 HITZA