1990. urtean Gernika eta Pforzheim herrien artean sortu zen adiskidetze proiektuaren eraginpean, gure institutuko eta Pforzheimeko institutuko ikasleen arteko elkartrukatze bat antolatzen dugu urtero.
Elkartrukatze hau aukera paregabea da ikasleek beste herri bat, bestelako jendea eta azken baten beste kultura bat ezagutzeko.
Proiektuaren helburu nagusia herri bien arteko harremanak indartzea da. Helburu hori bete nahian zentro bietan hainbat ekintza antolatzen dira bisitan datozen ikasleei harrera emateko. Ekintza hauen bidez ikasleek beste herri horren kultura sakonago ezagutzeko aukera izaten dute.