GORA MARTXOAK 8a ETA ESKOLA HEZKIDETZAILEA!!!

 

Martxoaren 8a Emakumearen Eguna da. Egun honek badu   bere historia eta guk hemen laburbildu dizuegu.  Berdintasuna ez da lortu, baina emakumeek   aurrerapausoak eman dituzte.


1857. urtean, New Yorken, emakume batzuk matxinatu egin ziren ehungintza   lantegi batean, emakumeen eta gizonen artean berdintasuna nahi zutelako.   Azkenean, fabrika hau erre egin zuten eta bertan zeuden emakumeak hil egin   zituzten. Hala, 1908. urteko maiatzaren 3an, Chicagoko alkandora lantegi   batean, emakumeek ospakizun bat egin zuten “Women´s Day” izenez   ezaguna, New Yorkeko lantegi hartan gertatutakoa kontuan izanik.

Europan  Emakumearen Nazioarteko Eguna 1911n   ospatu zen lehenengoz, eta boto   eskubidea aldarrikatzea zuen helburu.

Egun horrek hainbat gorabehera izan zituen eta Estatu espainiarrean 1977.   urtean berreskuratu zen Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna.

  emakumeen nazioarteko eguna 17