Batxilergoko lehenengo mailako ikasleek MAIER enpresa bisitatu dute urtarrilaren 25ean.

Industri teknologia I irakasgaiko 32 ikasle eta irakasle bi han izan ginen.

Bisitan zehar instalazio desberdinetatik gidatu gintuzten (MTC, matrizgintza, produkzioa, kromatua, saiakuntzetarako laborategiak...)

Eskertzekoak dira Maierengandik jaso genuen harrera ezin hobea eta emandako azalpen aberatsak.

 

Eskerrik asko.