UNRWA Euskadiren laguntzarekin Susanna Martín (Bartzelona) marrazkilariak zuzendutako Komiki-tailerra antolatu da BATX2 mailako Ikus-Entzunezko Kultura ikasgaian dagozen ikasleentzat.


Komiki soziala  eta bere rola hezkuntza-tresna gisa garapen bidean dauden herrialdetan aztertu dira. Hortaz gain, komikiaren lengoaia eta bere irakurketaren inguruko oinarrizko kontzeptuak irakatsi dira hainbat ariketaren bitartez.

Sorkuntza-prozesua, gidoia eta storyboarda jorratu dira eta istorioen egituraketa eta bere kontaketaren oinarriak landu dira. Azken ariketa modura, garapen grafiko bat sortu da talde-lana abiapuntua izanik.