Indarkeria matxistaren aurkako eguna dela-eta ikastetxean hainbat ekimenen artean DBH4 mailako IKT irakasgaiko ikasleek kartelak egin dituzte. Irudi edizioa erabilita indarkeria matxista ezberdinak irudikatu eta horien inguruan hausnarketa egitea izan da helburua. Kartelak ikastetxeko barruko patio nagusian daude ikusgai.
Era berean, ikas komunitateko kide ezberdinez osatutako epaimaia eratu da kartel irabazlea aukeratzeko. Aurrerago argitaratuko da irabazlea zein izan den.