IRITSI DIRA PFORZHEIMEKO IKASLEAK GERNIKA-LUMORA

Urtero legez, aurten ere, Pforzheim hiriko (Alemania) ikasleak hartu ditu Gernika-Lumoko institutuak. Hain justu, Fritz Erler Schule ikastetxetik etorri dira 13 ikasle eta 2 irakasle, institutuko ikasleekin astebeteko trukaketa egiteko asmoz. Gaur iritsi dira eta urriaren 26ra bitarte izango dira Gernikan. Bien bitartean, Batxilergoko ikasleen etxeak izango dituzte ostatu, eta asteko egunetan institutuak antolatutako ekintzetan parte hartuko dute. Gainontzeko orduak familiagaz eta lagunekin igaroko dituzte. Hartara, institutua bera, eskualdea eta Bilbo ezagutzeko aukera izango dute. Gernika-Lumoko ikasleak, berriz, urtarrilean joango dira Pforzheimera.

ETA GURE IKASLEAK ERE BUELTAN DAGOZ PFORZHEIM BISITATU ONDOREN

ARGAZKIAK LOTURA HONETAN


Pforzheim 2017-18