Zientzia Olinpiadeetako sari-banaketa

Maiatzaren 15ean, 18:00etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan, 2015eko Biologia, Fisika, Geologia, Matematika eta Kimikako Olinpiadetako parte-hartzaileei aintzatespena egiteko ekitaldia ospatu zen.
Bertan, diplomak banatu zitzaizkien irabazle zein parte-hartzaileei, eta baita ikastetxeetan haiek prestatzen jardun duten irakasleei ere. Euskadiko ikastetxe desberdinetako batxilergoko 190 ikasle inguruk hartu dute parte aurtengo olinpiada zientifikoetan.
Ekitaldira gure zentroko lau ikasle eta hiru irakasle joan ziren eta, bertan, lehen batxilergoko ikaslea den Pedro Ramirez Perez-ek Geologiako Olinpiadeetan ateratako brontzezko dominari zegozkion diploma eta kamiseta eskuratu zituen.