Pariseko LYCÉE HENRI BERGSON institututik bisita egin digute

Parisko LYCÉE HENRI BERGSON institututik etorritako 29 ikaslek (eta hiru irakaslek) bisitatu gaituzte.
Parisko LYCÉE HENRI BERGSON institututik etorritako 29 ikaslek (eta hiru irakaslek) Gernika bisitatu dabe gaur arratsaldean eta gure memoriarekin lotutako hiru gune garrantzitsu ezagutu dabez: Bakearen Museoa, Batzar Etxea eta antxineko Gerra Presoen Ospitale Militarra. Ospitale Militarraren inguruko azalpenak PIPERGORRIko kide bik emon deutsiez, eta galderei be erantzun beharra egon da. Hortik aparte, gaur goizean Omako Basoa bisitatu dabe, eta eguraldiagaz bisita ederra egin ahal izan dabe, batez be hondartza eta Urdaibai erreserba inguruan ibili diranean.
Gaztelaniako ikasle honeek batxilergo artistikoa egiten dabe  eta gaztelaniaren bidez gerra eta exilioari buruzko gaia be jorratu dabe. Bide horretan "Homenaje al exilio republicano" antzerki lana prestau dabe datorren barikuan Tuteran erakutsiko dabena, klasean Ana B. irakasleagaz landutako gaia jentaurrean erakusteko. "Bidaian zehar zer ikasi, eta zer emon badago egon be", dino Ana irakasleak.
Bidaia honetan Gernika ezagutzeko aparteko interesa euki dabe, memoriagaz sendo lotutako herria dalako.