Gernika BHIko Lanbide Heziketako Haur Hezkuntzako ikasleak HIK HASI jardunaldietan

2021 eko Azaroak 29 an BEC izan ziren HIK HASI Jardunaldiak: 

PANTAILAK 0-6 TARTEAN, ZERTARAKO?

 

Bertan izan ginen Gernika BHIko Lanbide Heziketako Haur Hezkuntzako ikasle guztiekin.

Aditu desberdinen ikerketa eta hausnarketak entzun ikuspuntu desberdinak partekatzen: ANNA RAMIS,  ALVARO BEÑARAN , AMAIA ARROYO SAGASTA, EIDER GARDE.

Teknologiaren alde edo kontrako debateaz aparte, aztertuko dugu pantailen presentzia eta eragina helduen eta haurren arteko harremanetan eta, halaber, honek,psikismoaren garapenean eduki dezaketen eragina. Pantailek ez dituzte giza harremanak ordezkatu behar eta ez dute inbaditu behar haurren barruko emozio, sentimendu eta irudien mundua, hau da, eraikitzen ari diren beren buruarekiko eta munduarekiko irudia eta iritzia.

Zaintzak emateko zailtasunak ikusten ari gara familiengan.

“Egokitzapenaren garaian Haur eskolan debekatu behar izan genuen mugikorrak erabiltzea eta ordez, beraien umearengan begirada jartzera animatu gurasoak.”

 

 

Informazio gehiago dokumentu  honetan