Gure ikasleek "Durero Estudios" bisitatu dute

Ostegun honetan, azaroaren 18an, Batxilerreko 2. mailako Diseinuaren Oinarriak ikasgaiko taldea Durero Estudiosera txangoa egin dugu. 

 

Ikasleak zein irakasleak, Daniel Rodriguez Arte zuzendariaren eskutik instalazioak ikusteko aukera izan genuen. Bertan, kalitate handiko inpresioaren munduarekin zerikusia dutenak erakutsi zizkiguten, mundu mailan aitzindariak baitira. Komunikazio grafikoan, artean eta argazkigintzan espezializatutako enpresa sortzaileak arte grafikoekin, retailarekin, argazkigintzarekin, artearekin, diseinuarekin eta komunikazioarekin lotutako ideiak eta proiektuak garatzen ditu.