LGTBI+ fobiaren aurkako nazioarteko eguna ospatu dugu institutuan

Maiatzaren 17an institutuko sarreran batu ginen.

Maiatzaren 17an ospatu da Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren kontrako Nazioarteko Eguna, egun horretan, 1990. urtean, ezabatu zuelako Osasunerako Mundu Erakundeak homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik. Lesbianek, homosexualek, bisexualek eta transexualek pairatzen duten diskriminazioa salatzeko eta mundu osoan haien eskubideen alde egiteko antolatuko diren askotariko ekintzak koordinatzea da egun horren helburu nagusia.

 

Eta GERNIKA BHIn atsedenaldian aldarria egiteko bildu gara, eta 4. saioan ikasleekin batera lanketa bat egin dugu gela barruan.