Indarkeria matxistaren aurkako eguna

 DBH4 mailako IKT irakasgaiko ikasleek kartelen diseinuak
Indarkeria matxistaren aurkako eguna dela-eta ikastetxean hainbat ekimenen artean DBH4 mailako IKT irakasgaiko ikasleek kartelak egin dituzte. Irudi-edizioa erabilita indarkeria matxista ezberdinak irudikatu eta horien inguruan hausnarketa egitea izan da helburua. Kartelak ikastetxeko barruko patio nagusian daude ikusgai, eta beheko link honetan ere.
 
 
Era berean, ikas komunitateko kide ezberdinez osatutako epaimaia eratu da kartel irabazlea aukeratzeko. Aurrerago argitaratuko da irabazlea zein izan den.