Irakasleen agerradia

Irakasleak kalean COVID neurriak zalantzan jarriz

Irakasleek segurtasun neurri prebentiboekin gustura ez gaudela salatu nahi izan dugu. Izan ere, gure ustez, neurri horiek ez dute Hezkuntza Sailak hedabideetan iragarritakoa betetzen.

Esfortsu handia egiten ari gara, neurri zehatzak aurrera eramanez (gelak, maskarillak, distantziak ahal diren neurrian eta abar luze bat) baina ez diegu familiei iruzur egin nahi. 

Esaterako ikasleen arteko distantzia ezin da 1,5 metrokoa izan, eta talde burbuilak apurtu egiten dira aukerako irakasgaietara joaten garenean.