Eskola Agenda 21 |
| Eskola Agenda 21 proiektuak dagoeneko ibilbide luzea dauka gure zentroan. Bere xedea garapen iraunkorreranzko bidea jorratzea da, heziketaren bitartez eta eskola komunitate osoaren partaidetzarekin. Horrelako helburu handia izanik, pausuz pausu joaten da garatzen proiektua ikasturte bakoitzeko gai berri bat gehituz, aurrekoetan hartutako konpromisoak indartzen doazen bitartean. Orain arte landutako gai batzuk honakoak dira: aztarna ekologikoa, bioaniztasuna, konposta, hondakinen kudeaketa, kontsumo arduratsua … Gai bakoitza aldi berean hiru esparrutan lantzen da: curriculuma, kudeaketa eta partaidetza, azken hau izanik zailtasun gehienez aurrera egiten duena. |