AKTIBATU + PROGRAMAREN 3. SARIA ESKURATU DU GURE IKASTETXEAK


Aktibatu +, Global Action Plan (GAP) erakundearen eskutik burutu den programa da. Ikasturte osoan zehar DBH 1D gelako ikasleek jardun duten programa aldi desberdinetan gauzatzen da:

- 1. tailerra: Ikuskaritza lana egiten da eta energiaren kontsumo zein erabilerari buruzko ohiturak ezagutzeko datu errealak eskuratzen dira. Behaketa lan  eta kontagailuen erregistro sistematikoak egiten dira hile baten zehar. Honen ondoren gurasoei ematen zaie programaren berri eta gonbidapena luzatu etxeetan ere parte hartzeko.

- 2. tailerra: GAPetik datuen balorazio kuantitatiboa jaso ondoren hausnarketa lana egiten da taldean eta Ekintza Plan bat diseinatzen da egoera hobetzeko helburuarekin.

- Ekintza plana burutzeko materialak sortu.

- Ekintza Plana burutu: materialak erabiliaz ikastetxe osoan zabaltzen da informazioa: kontsumoa eta ohituren berri emateaz gain proposamen zehatzak planteatzen dira eta partaide guztien inplikazioa eskatu.

- 3. tailerra: Berriro burutzen da ikuskaritza lana, bai kontadoreetan eta ohituretan ere, ekintza planaren eraginkortasuna egiaztatzeko. GAPeko  adituek  berriro  baloratzen dituzte datuak eta ezagutzera ematen dizkigute.

Prozesu hau guztia burutu ondoren ikastetxe guztietan egindako lanak epaimahai batek baloratzen ditu  sariak erabaki. Sari banaketa ekainaren 12an izan da Biodibertsitatearen zentroan eta bertan jakin dugu ikasleek egindako ahaleginak eta lan onak sarituak izan direla.


ZORIONAK  GERNIKA BHI!


ZORIONAK DBH 1D IKASLEAK!

 

DSCN0560DSCN0557 TXIKIDSCN0558 TXIKIDSCN0564 TXIKI