Literatura lehiaketako argazkiak lotura honetan
“GUROT” LEHIAKETA BIRTUALEKO SARIAK GERNIKA-LUMORA
 
GUROT lehiaketaren berri izan duzue 2020 urte gora-beheratsuan zehar.

Urtarrilean iritsi da sariak emateko sasoia eta oraingoan,  Bizkaiko banakakoaren saria Julen Alonso Sanz “Gernika BH Institutuko” 13 urteko ikaslea da, irailetik abendurako jardunaldian gertatu den irabazlea.

 

Lehiaketako banakako saridunaren argazkia

 

Udalerri bakoitzean egin den taldekako lehiaketaren emaitzen berri ere badaukagu. Gernika-Lumoko irabazlea izan da KUS-KUS Taldea (Ane Xian Akordagoitia Arzanegi, Ainhize Borregon Madariaga, Ayelen Lopez Ruiz) 15 urteko gaztez osatua eta Gernika BH Institutuko ikasleak hauek ere . Informazio gehiago atxikitako prentsa-oharrean.

 

 

Lehiaketako taldekako saridunen argazkia

 

 

Saridunen argazkia

 

Hemen duzue Prentsa oharra

 


EUSKARAREN EGUNA

 

Gernikako institutuan abenduaren 3a egun berezia da.

 

Ikasleek ez dute ospakizun hau galdu nahi, eta urtero hainbat abeslari, bertsolari, dantzari parte hartzeko prest azaltzen dira.

 

Aurton ere, nahiz eta pandemiak ohiko eran ospatzen utzi ez, streaming-en bidez patio nagusian egindako ekitaldia gela guztietara transmititu dugu. Horrela, COVID neurriak betez, berriro ere danok bat egin dugu egun honetako ospakizunean.

 

Aizu, ikasle!!    Bereziki ZURI (zuei), eskerrik asko!!

 

 

hemen duzue Ospakizunaren BIDEOA

 

hemen dituzue ARGAZKI apur batzuk