"2018/19 ikasturtean IES Gernika BHIko irakasle bik jaso zuten Erasmus+ beka bat eta horri esker Europako beste herrialdetan haurrei zein nagusiei nolako heziketa eta zaintza ematen dieten ezagutu ahal izan zuten. Haietariko bat Irlandan egon zen, hango Alzheimer hiria eta lorategi terapeutikoak bisitatu zituen. Bestea Budapesten egon zen Emmi Pikler eskolan behaketa zuzena egiten.
Mobilidade hauetan jasotako informazioa ikasleekin partekatu dute eta hauek argazkietan ikusten diren lanak egin dituzte. Gainera maila desberdinetako ikasleen arteko elkartrukeak antolatu dira informazio guzti hori konpartitu ahal izateko".