GERNIKA BHIko bi ikasle URRUZUNO saridun.


Lotura: Argazkiak.

Lotura: Lakuako sari banaketa

Lotura: Kattalin Urrengoetxea Uribarriren testigantza



Ikasleen literatura zaletasunak eta ikastetxetik urteetan bultzatutako literatura inguruko ekimenek barriro fruituak eman dituzte. “Urruzunotarrak gehituz“ euskaraz idazteko zaletasuna gure gazteen artean sustatzeko sortu zen lehiaketa dugu. Irakaskuntza ertainetako Literatura-lehiaketa honetan, Euskal Autonomi Erkidegoko eta Nafarroako ikasleek parte hartzen dute bi kategoria desberdinetan (prosa/poesía), DBH 3-4 eta Batxillergoko 1-2 mailetan edo Erdi Mailako zikloa ikasten dabiltzanek. Eusko Jaurlaritzako Kultura, Hezkuntza eta Hizkuntza Politika Sailak antolatutako lehiaketa da
Aurtengo epaimahaikideak honako hauek izan dira: Jasone Osoro, Gari Berasaluze, Peru Iparragirre, Goiatz Labandibar eta Patxi Zubizarreta.

Urruzunotarrak. 2019

2019ko txandan, 175 lan aurkeztu dira eta saritutako 21 literatura-lanen egileen artean, BI IKASLE   ditugu  GERNIKA BHI institutukoak direnak: B kategorian (DBH 4.maila) prosan, EKAITZ MARTÍN PÉREZ  eta A kategorian (gazteak, Batxilergoko 2. mailakoa), prosan, KATTALIN URRENGOETXEA URIBARRI. Zorionak bioi!

Ilusioz beterik hartu du saria, eta zer esanik ez, institutuak berak ere bai, izan ere institutuarentzat oso pozgarria da gure ikasleek euren ibilbide akademikoaz gain dauzkaten  beste gaitasunetan  maila bikaina erakustea eta sariak lortzea.


Saria: irailaren 2tik 6ra literatura-egonaldia  Zugarramurdiko GRAXIANA aterpetxean. Bertan,  literatura-tailerrak eta beste ekintza batzuk izango dituzte beste saridun guztiekin batera.
Egonaldia bukatu ondoren, irailaren 6an, sari-banaketa ekitaldia izango dute Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusian. Lanen argitalpena ere kalean ikusiko dute.

Aurreko urteetan eduki ditugu halako sariak Gernika BHIn: euren artean Josu Goikoetxea, Mikel Santiago, Haizea Caminos, Elena Elgezabal, Amaia Quintana, Cristian Bedoya, Julene Mendiola, Irati Seijo, Zihara Jainaga, Iker Miret, Irene Ortiz, Ainhoa Vidal, Pablo Calleja, Ane Miren Arejita, Sara Abaunza, Lurdes Ondaro, Katalin Ibarzabal, Nerea Arejita, Ane Lezama, Ane Iturriarte eta (berriro ere) Lurdes Ondaro, Irati Ramos (2 sari), Maddalen Omaetxebarria, Iker Ondartza, Manez Ormaetxe, Naia Gerekiz, Naia Ellis, Lierni Gregorio, Beñat Albizbeaskoetxea. Aurton, beste BI IKASLE gehitu behar ditugu.

Irakaskuntza ertainetan entzute handikoa da Urruzuno-lehiaketa eta aspaldiko urteetan ikasle sasoian saridunak izan zirenak gaur egun euskalgintzan oso ezagunak dira (Harkaitz Cano, Josu Goikoetxea, Fredi Paia, Xabi Paia, Arkaitz Estiballes, Unai Iturriaga, Iñaki Aurrekoetxea,…).
                    2019-05-28

Made with Padlet

Hecho con Padlet