"2018-19 ikasturteanan gure institutuko Haur Hezkuntzako 7 ikaslek eta 2 irakaslek Erasmus beka bat izan dute. Ikasleak haien praktikak egitera joan dira, gaztelaniaz, italieraz edo ingelesez hitz egiten den haur eskoletara.

 

Denen hitzetan esperientzi hau zoragarria izan da. Arlo profesionalean, asko ikasi dutelako eta arlo pertsonalean, eguneroko arazoak haiek konpondu behar izateak heltzen eta hazten lagundu dielako, gainera jende pilo bat ezagutu dutelako. Poz-pozik daude bizi izandakoarekin, benetan disfrutatu baitituzte hiru hilabete hauek.

 

Irakasle bat Budapestera joan da, Emmi Pikler eskolara formazioa jasotzera. Bestea Irlandara joango da uztailean, menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta ematen duten zentroak bisitatzera"

 

argazkiak

erasmus Florencia