Aurten ere institutuko ikasle zein irakasle batzuk Europara joan dira praktikak edota formazioa jasotzera Erasmus+ Programaren barruan.
Alde batetik Erdi Mailako zikloko 4 ikasle joan dira ("Menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta"ziklokoak hain zuzen). Praktikak egitera joan dira eta Eguneko zentroetan zein Nagusientzako erresidentzietan ari dira egiten. Haietariko bi, Laiene Galindo eta Ainhoa Sánchez, Florentzian daude. Beste biak, Maider Muguruza eta Nerea Ugarteburu, Lisboan.
Beste aldetik, Goi Mailako zikloko ("Haur Hezkuntza") bi ikasle joan dira  ere praktikak egitera, M. Josune Aresti eta Izkander Curto. Haur Hezkuntzako umeekin daude lanean, Fabrianon (Italia). 
Denen hitzetan esperientzi zoragarria izaten ari da. Arlo profesionalean, asko ikasten ari direlako eta arlo pertsonalean, eguneroko arazoak haiek konpondu behar dituztelako eta jende pilo bat ezagutzen ari direlako. Poz-pozik daude, benetan disfrutatzen, denbora lar arin pasatzen ari da.
Honez gain, Institutuko bi irakasle, Eva Ugalde eta Txelo Rodríguez Finlandiara joan dira hango Hezkuntza Sistemaren funtzionamenduaren inguruko formazioa jasotzera. Oso hitzaldi interesgarriak entzuteaz gain ikastetxe desberdinak bisitatu dituzte eta zuzenean ikusi ahal izan dute haien praktika nolakoa den. "Bidaia ederra izan da, asko ikasi dugu eta, gainera, primeran pasatu dugu, minutu bakoitza aprobetxatu egin baitugu."

Argazkiak LOTURA HONETAN.