Jai giroan ospatu dugu HOMOFOBIA, LESBOFOBIA, BIFOBIA eta TRANSFOBIAren aurkako eguna gure institutuan.
Eta garbitzaileak gurekin batera ospatu dute...
2015eko Martxoak 8a
Ikasturtearen hasieran Bizikidetza-Hezkidetza taldeak “berdintasunaren aldeko kamiseta bat” diseinatzea proposatu zuen emakume eta gizonen arteko egiazko parekidetasuna aldarrikatzeko.
Horrela, bidegabekerien aurrean, guztiok kamiseta jantzita ASKI dela adieraziko dugu.
- Itxura ezberdina izateagatik bereizkeria jasateari ASKI da!
- Maitasunaren izenean inposaketa sufritzeari ASKI da!
- Emakumea izateagatik edozelango bortizkeria pairatzeari ASKI da!
- Lan bera eginda soldata txikiago izateari ASKI da!
- ………………………………………………………………………….. ASKI da!
Batxilergoko hainbat ikaslek diseinu ezberdinak aurkeztu zituzten “aski da” lelopean.
Ane Iturriarteren logoa atera zen irabazle eta martxoaren 11n, kamisetaz jantzita zeramaten ikasle irakasle eta ikastetxeko beste langilez inguraturik, martxoaren 8an izandako Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuz batera, merezitako saria jaso zuen